XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaixoak sendatuz gero, dauzkaten aberastasun guztiak eta senideen artean bildutakoak midikuari ematen baitzaizkio ordainetan.

Neronek eztakit jaun prestua eritasunak sendatzeko fakultaterik daukadanentz, baiña oraindik eztut buruturiko lanagatik inolako kexarik jaso.

Aitzitik, neure fama eta ospea areagotu egin dira obratutakoaren berria indiarren artean hedatu orduko.

Indiar fisikoek darabilten sendatzeko erak eztu kristauok erabilitakoen antzik.

Gaixoaren gorputza eskuztatzen dute gaitza aurkitzeko, eta jarraian, mindutako atal gaiñean putz egin edo, zenbait ebakidura eginda, inguruan xurgatu miña kanporatzeko.

Neronek eria bedeinkatzen dut putz egin aurretik, eta gero Pater Noster edo Agur Maria errezatu; eta Iainkoari osasuna bueltatzeko ahalik eta hobekien erregutzen diot.

Eta oraindik eztut gaixorik ikusi, osaturik dagoela eztionik.

Sendapen miresgarri hauek Iainkoaren handitasuna eta ontasunaren frogarik argienak dira, eta horregatik, kaptibitate honetatik bizirik ateratzeko berarengan konfidantza dut.

Haatik, azkenaldi honetan daramadan zama astun honen eraginez, indarrak joaten zaizkidala sentitzen dut eta badirudi, Iainkoak neure otoitz eta erreguak eztituela entzuten.

Eta jende kristaurekin berriz elkartzeko esperantza sendoa baldin banuen, sentituriko nekea nahikoa da itxaropena ahultzeko.

Eta eztiot hauxe aitzaki moduan, nork berak nola nagoen imajina baitezake.

Baiña indiar basati eta sinesgabe hauen artean, eta Eliza Sainduaren Sakramentuetatik urrun hiltzeko beldur naiz.